Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Egoera oso "larria" izanda ere aipatu herrietan ekintzaileek 11 zinegotzi lortu zituztela adierazi zuten eta haiek "herriak hautatu dituelako, herri borondatea ordezkatzen dute eta ondorioz herriaren zilegitasuna dute". ProposamenaEAE-ANVrendako Nafarroa Bai alderdien legearen kontra baldin badago "orain aukera ezin hobea du bere borondatea erakusteko eta lege honen ondorioak gainditzeko". Hala Etxarri Aranatz, Bakaiku eta Ziordian "hauteskunde ez-demokratikoek sortutako ondorioak gainditzeko proposamena" aurkeztu zuten. Ekintzaileek arabera "larunbatean herri borondatez hautatuak izan ez diren zinegotziak errenuntzia aurkeztu beharko lukete". Horren ondoren, "Nafarroa Baik LOREGeko 182.2 artikuloaren bidez, herri borondatearen arabera hautatuak izan diren EAE-ANVko hautagaiak izendatuko ditu zinegotzi moduan".EAE-ANVko kideek adierazi zutenez, hori da "bide bakarra. Bideragarria da eta guztiz legala. Herritarren borondatea errespetatua izateko eta guk instituzio guztietan gure proiektu eta proposamenak berdintasun baldintzetan bultzatu eta defendatu ahal izateko aukera bakarra da".Agerraldian agertutakoek deia egin zioten Nafarroa Bairi "Etxarrin, Bakaikun eta Ziordian ardura politikoarekin jokatzeko". Bide batez, larunbatean herri guztietan udalbatza aurretik ezker abertzaleak deitu dituen mobilizazioetan parte hartzera gonbidatu zituzten sakandarrak, "demokrazioaren alde eta herritarren borondatearen defentsan egin daitekeen ekarpen hoberena izango delako". DebekuakEspainiako Gobernuaren Ordezkaritzak Irurtzun, Etxarri Aranatz, Bakaiku,Olazti eta Ziordiko bilkurak debekatu egin ditu.