Ibaien 3 arazo nagusienak zehaztu zituzten

Guaixe 2007ko ekainaren 28a

20ko bileran Irurtzunen Arakil eta Larraun ibaiak igarotzen diren herritako 26 pertsona bildu ziren, batzuk erakunde edo elkarteak ordezkatuz eta beste batzuk gaiarekin interesa zutelako. Haien artean Sakanako udal ordezkariak eta Arakilgo kontzejuetakoak zeuden. Baita talde ekologistetako kideak ere. LehentasunakIrurtzunen bildu ziren pertsonen esku Ingurumen Departamentuak egindako txosten tekniko bat utzi zen. Idatzi hartan ibaiek dituzten 15 arazo zerrendatzen dira, 3 zatitan banatuta: ibaien egoera ekologikoari lotutako arazoak; eskaera asetzeko dauden arazoak eta uholdeekin sortzen diren arazoak. Haiek guztiak aztertu eta gero, jakinarazi digutenez, parte-hartzaileek txosten teknikoa "osatutzat" jo zuten eta dauden arazoen aurrean 3 nabarmendu zituzten. Aurrena, gutxi araztuta edo behar bezala araztuta ez dauden ur isuriek sortutako kutsadura. Bigarrena, ibaiek gutxieneko emari bat izatea eragozten duten iturburuetako ur hartzeak, punpatzeak eta abar eta, azkena, uraren kudeaketa eskaintzaren kudeaketan oinarritzen dela eta ez eskaeraren kudeaketan. Bildutakoen artean kezka handiagoa zen ibaien egoeragatik, horniketa eta uholdeengatik baino.