Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Alderdi guztietako kideak izanen dira batzordeetan baina presidenteak NaBaikoak edo PSNkoak izanen dira. Alkatea izanen da garapen ekonomiko, komertzioa eta turismo batzordeko buru. Mariano Garcia Garrancho sozialistaren esku gelditu da antolakuntza eta giza baliabideen batzordea. Koalizioko Mari Carmen Otaegi Saez de Maturanak ogasun eta aurrekontu batzordea zuzenduko du. Juan Migel Perez Hurtadoren ardura izanen da hirigintza, etxebizitza, lanak eta zerbitzuak batzordea. Nafarroa Baiko Iñaki Migel Martiarena zinegotzia bi batzordeko buru da: kultura eta gazteria batetik, eta kirolena, bestetik. Bere alderdi kide Jonjo Agirre Martinezek bi presidentzia izanen ditu: nekazaritza, abeltzaintza eta mendiak da bat eta, bestea, agenda 21 eta euskara. Azkenik, Maria Josefa Notario Grados zinegotzi sozialistak ere bi batzorderen ardura izanen du: batetik, osasuna, gizarte ongizatea eta elkartasuna eta, bestetik, hezkuntza eta emakumea. Ordezkaritzak Altsasuko Udalak beste erakundeetan ordezkatuko dituzten zinegotziak zein izanen diren erabakita gelditu zen astelehenean. Sakanako Mankomunitateko batzar nagusiko bileretara alkatea, Jonjo Agirre, Iñaki Miguel, Raul Barrena, Juanjo Goikoetxea, Mariano Garcia, Juan Miguel Perez eta Arturo Carreño joanen dira. Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen mankomunitatean Altsasuko ordezkariak izanen dira Mari Carmen Otaegi, Maria Josefa Notario, Raul Barrena eta Arturo Carreño. Aita Barandiaran adinekoen etxean alkatea, Maria Josefa Notario, Arantxa Bengoetxea, Arturo Carreño eta Francisco Javier Cerdan izanen dira. Osasun kontseiluko bileretara Maria Josefa Notario eta Antonia Roman joanen dira. Juanjo Goikoetxeak ordezkatuko du udala LHko eta institutuko eskola kontseiluetan. Zelandi eskolakoan Juan Migel Perez Hurtado joanen da. Cederna Garalurreko bileretan Altsasuren ordezkaria alkatea izanen da. Animsa erakundearen bileretara Maria Antonia Roman joanen da. Urbasa Andiako patronatuaren eta Mendi Ziurtagirien Nafarroako Elkartearen bileretan Jonjo Agirre egonen da presente. Felipe Lezea fundazioko bileretara alkatea joanen da eta Vianako Printzea fundazioaren bileretara, aldiz, Mari Carmen Otaegi.