Euskal presoen eskubideen aldeko bilkurak

Guaixe 2007ko uztailaren 27a

Aurrena, gaurko. Hileko azken ostiralero bezala Euskal Herriko herri eta auzoetan bilkura isilak eginen dira 20:00etan. Etxeraten astebururako bigarren deialdia biharko da. Urteroko moduan, oporretako irteera operazioa baliatuz, Etxerat erakundeak euskal preso politikoen eskubideen aldarrikapena errepide bazterretara eramanen du. Sakanan, bihar eguerdian Etxegaraten biltzeko deia egin du erakundeak. Etxeratek mobilizazio horietan parte hartzera deitu du, "gure eta gure senideen egoera, oso larria baita, PSOEk eta UMPk guri eta gure senideei sufrimendua eragiten jarraitzearen ondorioz".