Poza duenak, kantatuLiburuxkak Altsasun kantatu diren kanta ezagunak eta ez hain ezagunak biltzen ditu. Horien artean Altsasu bertako kantak edo herrian moldatu edota errotu diren konposizioak daude. Kanpokoak ere badaude, gaztelaniazko eta euskarazko kantak biltzen dituen kantutegi honetan. 160 orritan biltzen dira denak. Kantutegia tamaina txikikoa egin dute eramangarria egiteko. Talde lanaKantutegiaren aurkezpena asteazkenean egin zuten kultura, gazteria eta kirol zinegotzi Iñaki Migelek, aurreko legegintzaldian kultur zinegotzia izan zen Jokin Zelaiak eta liburuxka gauzatzeko lan egin duen Diego Pinok. Azaldu zutenez, egitasmoa aurreko legegintzaldian sortu zen, San Juan gau batean. Ordu txikitan herrian barna kantuan aritzen den taldeko kideak ohartu ziren zenbait kanta batzuek bazekizkitela eta besteek ezetz. Kontu horri tiraka iritsi zen udalarengana kantutegia egiteko proposamena. Jakitera eman zutenez, egitasmoa aurrera ateratzeko udaleko kideez gain hainbat pertsona biltzen hasi ziren. Tartean ziren, besteak beste, Cruz Mari Martinez, Margari Iglesias, Patxi Goikoetxea, Enrique Zelaia, Jose Luis Fernandez, Diego Pino eta beste. Egitasmoaren inguruan interesa zuen jendea talde baten sarea osatu zen eta batzuen eta besteen ekarpenekin osatu da kantutegia. Bazterrean utzi dituzten beste hainbat kantaitarekin bilduma gehiago egin daitezkeela jakinarazi zuten. Hala ere, aurreneko hau egin eta gero, ostiralean guztiak afaltzera bilduko dira, eta jakina kantaitan aritzera. Kanta gustura, kantaAurkezpenean esan kantu liburua ez dagoela hautsa jateko, erabilia izateko baizik. Kantutegia eskuratu nahi duenak Iortia kultur gunetik pasa beharko du. Han 2 eurotan eskuratzeko aukera izanen dute. Edozeinek eskuratzeko prezio "sinbolikoa" jarri diote liburuxkari. Erosi ondoren kantaitan hasi, esaerak dioen moduan: kantatzen duen herria ez baita inoiz hilko.