Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Haien eskaera babesten dituzten sinadurak, 400dik gora, udalean aurkeztu dituzte, eta alkatearekin ere bildu dira. Unai Hualde eskaerarekin ados agertu da, baina udalak lanak egiteko Nafarroako Gobernuarekin duen mendekotasuna gogorarazi die. Hurrengo lau urteko azpiegitura plangintzan eskaera egiteko asmoa azaldu die. Jolas parkeaGarilean ere, beste sinadura bilketa bat jarri zen martxan, hain zuzen, Iortia kulturagunearen ondoan haurrendako jolas parkea jartzeko. Eskaera horrek ere altsasuarren babes zabala jaso zuen. Gaia udalaren hirigintza batzordean aztertuko da. Inguru horretako beste eskaera batzuk ere egin izan dira aurretik, eta guztiak batzordean aztertuko dira. Kontuan izan beharko da zer non kokatuko den eta zer eragin izanen duen, festetako karpa jartzea eragotzi dezakeelako, adibidez.