Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Bat Egin Eguna behar bezala ateratzeko, sakandarren "elkartasun eta auzolanaren" beharra dute antolatzaileek. Hala, irailaren 20, 21 eta 22an muntatze lanak egiteko jendea behar da. Horretaz gain, domekan bertan, ogitartekoen txosnan aritzeko jende premia dago. Antolatzaileekin harremanetan jarri nahi duenak 639 671 427 telefonora hots egin dezake. Bide batez, Bat Egin Eguneko antolatzaileek jakitera eman dute eguneko bazkarirako txartelak 13 eurotan salgai daudela Altsasuko festetan, ohiko taberna eta txosnetan. Joseba GarmendiaJaione Intxaurraga arbizuarrarekin eta Juan Kruz Aldasoro etxarriarrarekin batera Joseba Garmendia altsasuarra da 18/98 sumarioan auzipetuta dauden sakandarrak. Asteazkenean Josebaren auzipetze egoerak aldaketa bat izan zuen. Izan ere, Espainiako Auzitegi Nazionaleko fiskalak "Udalbiltza auziko" 22 auzipetuendako 240 urteko kartzela zigorra eskatu zuen. Haren esanetan, Udalbiltzako kide izatean "talde terroristako kide" dira, horregatik 10 urteko espetxe zigorra eskaerari egin beharko diote aurre. Auzipetutako lauri, gainera, diru publikoa bidegabe erabiltzea leporatu die. Hauei 15 urteko espetxe zigorra eskatu du fiskaltzak eta horien artean dago Joseba Garmendia.