Parisko kale batean. Kaleak kolorez janzten dituzten lanak.

Guaixe 2007ko irailaren 20a

Horrela pixkanaka artearen munduan murgildu zen. Lehenengo Salamankan egin zituen Arte Ederrak ikasketak eta urteetara EHUra etorri zen. Leioan Lazkano irakaslearekin argi ikusi zuen arteak dituen aukeren artean berak Pintura ikasiko zuela.Altsasuarraren artearen bidaian pertsona batek berezizko garrantzia izan zuen; Jose Martin Lozanok. Margolariak Cordoban eskainitako ikastaro batean parte hartu zuenetik harreman oso estua izan zuen berarekin eta zentzu guztietan Maisu bat izan zela azpimarratu zuen Itziarrek hunkituta. Oraindik ere sinestezina iruditzen zaio gazte altsasuarrari nazioartean bere lanak ikusgai izanen direla pentsatzea; bere ustez mundu honetan urrats txiki hauek pausu erraldoiak baitira. Iaz hasi zen Nazioarteko ferietara bere lanak bidaltzen eta hilabete hauetan Frantzian izango dira bere lanak ikusgai. Iraialen 21etik 24ra Nimeseko Artenimen eta urriaren 1etik 15era Parisko Art &Fer Pur Creation galerian.Azken hilabete hauetan egindako lanak koadro ezberdinetan banatuta izanen dira erakusketan. Itziar oso pozik azaldu da egindako lanarekin. Bere estiloa nabari den arren teknika berezi bat agerian utziko du. "Teknika mistoa da; akuarela textila, mateak, briloak,..." "Ensueño" izenburua jarri dio lan honi eta indar handiko lana da. Kaleak eta etxeak ageri dira lanetan, baina guztiak orban handi eta ilun batetik ateratzen diren ametsezko irudiak dira. Horrela arrazoitu du Itziarrek lan guztietan etxeak agertu izana: "Kaleek, teilatuek, herrixkek eta halakoek esanahi berezia dute niretzat, zerbait bitxia daukate." Orain nazioarteko erakusketei dagokie txanda baina bere herrian erakusketa bat antolatzeko gogo falta ez dauka altsasuarrak. Beraz, zorte on eta laster arte!!!