Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Nazabalek ligako lehen sailkatua izan delako txapela jasoko du eta finalekoa janzteko ere faboritoa da bera. Hala ere, Larretxea, Arrospide eta Arria V.ak ez dizkiote gauzak errazak jarriko. Larunbatekoan, aizkolariek ligan egin bezala, lehen proban 45 ontzako enborra zeinek kolpe gutxiagotan moztuz abiatuko dira. Bigarren lanean, tamaina bereko enborra erlojuz kontra erdibitu beharko dute. Horren ostean, kana-erdiko bat zutik moztuko du aizkolari bakoitzak eta bukatzeko, laugarrenean oinbiko bat moztu beharko du. Liga amaierako emaitzak ondorengoak izan dira:Aizkolaria Jardunaldiak Puntuak1. Nazabal 6 18 puntu2. Larretxea 6 16 puntu3. Arrospide 6 14 puntu4. Arria V 6 8 puntu5. Olasagasti 4 7 puntu6. Lz. Azpilikueta 4 4 puntu7. Etxebeste 3 3 puntu8. Txapartegi 1 2 puntu