Kontziliazio neurriak lehiakortasun abantaila gisa

Guaixe 2007ko urriaren 16a

Helburua Nafarroako Merkataritza Ganberak ikastaroaren bidez Nafarroako enpresa sektorea arlo jakin batean sentsibilizatu nahi du: kontziliazio eta ardura sozial korporatiboko politikak indarrean jartzearen beharra nabarmentzea. Horrekin batera, politika horiek tresna bihurtzea enpresari eta langileari motibazioa, inplikazioa, produktibitatea eta enpresa kultura ekartzeko. Kontziliazio neurriak lehiakortasun abantaila gisa ikastaroa gaiarekin kezka duten pertsona edo enpresariei zuzenduta dago. Haien ezagutzak zabaldu edo esperientziak elkartrukatzeko interesa dutenek ere parte har dezakete ikastaroan. Heldu den asteazkenean Altsasuko Iortia kultur gunean biltzen direnak mahai gainean jarritako hainbat galderari erantzuna bilatzen saiatuko dira eta zenbait kasu praktikoren berri izanen dute. Beti ere, kontziliazioa eta ardura sozial korporatiboaren ingurukoak.