Bihar jokatuko da 3. erronda

Guaixe 2007ko urriaren 18a

Preferente mailaCesar Razkinek Mikel Markotegiren kontra jokatu zuen, eta Markotegik lortu zuen garaipena. Iraitz Mauleon etxarriarrak Ruben Marinen kontra irabazi egin zuen, eta Sebastian Insaustik Iñigo Eliarekin berdinduta amaitu zuten saioa. Preferente mailako sailkapenean, 3. errondari ekin aurretik, Iraitz Mauleon 25.a da, Mikel Markotegi 29.a, Sebastian Insausti 36.a eta Cesar Razkin 37.a. Maila horretan, 45 parte-hartzaile ari dira lehian. Bihar arratsaldean Javier Larrearekin jokatuko du Iraitz Mauleonek, Jose Mª Sorozabalekin Sebastian Insaustik eta Cesar Razkin Alfonso Marcosen kontra arituko da. Lehen mailanJuan Andres Cerrok Javier Sevillarekin berdinketan amaitu zuen eta Julen Floresek Fernando Hernandezen aurka galdu egin zuen. 27 jokalarik osatzen duten sailkapen nagusian, Cerro 6. postuan dago eta Flores 25.ean. 3. errondan Bordat Arrizibitarekin lehiatuko da Julen Flores eta Fernando Hernandezekin Juan Andres Cerro. Bigarren mailanAimar Yeregi Markel Floresen aurka aritu zen eta garaipena txurientzat, Ieregirentzat, izan zen. Manex Insaustik irabazi egin zuen Eneko Mirandaren kontra eta Jose Antonio Ieregiren aurkaria ez zen partidara azaldu. Maila horretan 45 pertsona ari dira lehian. Aimar Ieregi 2. erronda jokatu eta gero, 6.a da, Insausti 13.a, Jose Antonio Ieregi 20.a eta Flores 30.a. 3. errondan Markel Flores Julen Etxegaraien kontra arituko da, Jose Antonio Yeregi Sergio Palmarekin, Manex Insaustik Jose Maria Sanchezen kontra jokatuko du eta Aimar Yeregik Daniel Aginagaren aurka.