Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Egileak berak azaldu zigunez, "ikertzen ari naiz eta teknika mistoko lanak dira, akuarelaren ildotik. Ametsezko zerbaitetik sortzen den irudi figuratiboak dira, baino askoz ere garaikideagoak". Margolari altsasuarrak azaldu digunez, "pozik nago, obra berria gustatu delako. Balantzea positiboa da". Halakoetan ohi denez bere burua eta, batez ere, obra ezagutzera emateko aukera izan du Itziarrek. Zenbait harreman ere izan ditu eta ateren bat zabaltzeko aukera izan dezake. Bitartean Itziar Nazabal ez da geldi egonen. Ostegunetik astelehena bitartean bere 3 lan berri Vigoko Puro Arte nazioarteko ferian izanen dira, Malagako Pablo Ruiz galeriaren bidez. Lastaila hasieran izan zen Art Zaragozan ere izan zen Itziarren lana ikusgai. Batean eta bestean katalogoan agertu zen.