Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Asteartean hasi eta maiatzaren 30eraino luzatuko da ikastaroa. Arbizuko kiroldegian astearte eta ostiraletan izanen dira klaseak 17:00etatik 18:00etara. Monitorea Ainhoa Garmendia izanen da, eta laguntzaile gisa Gorka Santestebanek jardungo du. Ikastaroa dohainekoa da, eta parte-hartzaileek haien etxeetara itzultzeko garraioa izanen dute. Harremanetarako Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzura jo behar da 948 464 866 telefonoaren bidez.Ikuspegi berriaEz da hau Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuak pertsona minusbaliatuendako igeriketa ikastaroa antolatzen duen lehen aldia, baina aurtengoan ikuspegi berri bat eman nahi izan diote kurtsoari. Hala, bi atal nagusi jorratuko dituzte ikastaroan zehar. Alde batetik atal erabilgarria landuko da, igeri egiteko teknika, hain zuzen. Uretan lasaitasun eta segurtasunez ibiltzeko lan egingo da, uretan autonomia lortzeko. Eta bestetik, atal ludikoa, jolastekoa, jorratuko da. Ur jolasetaz gain, kognitiboak ere bai eginen dira. Eta saio bakoitzaren azken zatian, ikasleen gorputzak erlaxatu eta zaintzeko, sauna lehorra, lurrun sauna eta hidromasajea erabiltzeko tartetxoa ere izanen da ikastaroan.