Mikologia elkarteak Txema Ausin omendu zuen

Guaixe 2007ko urriaren 25a

Omenaldia ustekabean hartu zuen Txemak. Bere kideek elkartearen ikurra zuen zilarrezko taza oparitu zioten omenduari. Ekitaldian Bilbon bizi den omenduaren anaia bat izan zen. Jose Maria Ausin Gil Palentziakoa da sortzez. 1962an etorri zen Altsasura bizitzera. Sorterrian sortu zitzaion mikologiarako zaletasuna eta Altsasura etortzean zientzia horren jakintzan sakondu egin zuen. Hainbat urtetan mikologia erakusketa antolatu du eta Altsasuko elkartearen sortzaileetako bat izan da. Elkarteak 60 bazkide inguru ditu egun eta udazken oro mikologia jardunaldiak antolatzeaz gain ziza erakusketa prestatzen du Altsasuko ferietarako. Domekan 250 bat ziza ikusteko aukera eskaini zuen elkarteak.