Igandean Urritzolan kontzeju burua aukeratuko dute

Guaixe 2007ko urriaren 25a

Urritzolan botoa ematera deitu dituzten bitartean, ez da gauza bera gertatzen Izurdiagan, Unanun eta Iturmendin. Hautagaitzarik ez dagoenez igande normala izanen da 3 herrietan. Iturmendin maiatzeko udal hauteskundeetan bi zerrenda aurkeztu ziren, Sozialista Abertzaleak eta EAE-ANV. Espainiako epaitegiek biak baliogabetu zituzten eta horregatik udalak jardunean jarraitzen du. Baina Iturmendiko korporazioak aurreratu du domeka eta gero dimitituko duela.