Preso politikoen aldeko bilkurak

Guaixe 2007ko urriaren 29a

Haietan Etxerat-ek salatu zuen espetxetan Frantziak eta Espainiak "salbuezpenezko neurriak" aplikatzen dituztela eta euskal presoen eskubideak "inpunitate osoz" urratzen dituztela. Politika horien ondorioz gaixo dauden presoak eta sakabanaketaren ondorioak izan zituzten gogoan mobilizazioetan. Estatuen politika horiekin bukatzeko herritarrek presioa egin eta konpromisoak hartu beharko lituzketela esan zuen Etxerat-ek. Erakundeak egindako deialdiari jarraituz 20 pertsona bildu ziren Irurtzunen, 37 Arbizun, 80 Etxarri Aranatzen eta 32 Olatzagutian.