Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Kimaren jokoan parte hartzen zutenek 9 gorputz atal (Altsasuko euskalkian) opatu behar zituzten: besaurre, besokoxkor, hankagiltza, opo, eskuturra, begitila, galtzarpe, aztalzain eta bieka. Horretaz gain, hitz horiek letra zoparen ondoan zegoen giza irudian egoki kokatu behar zituzten. Hala bi probetan zortzina puntu lortu zituzten 6 parte hartzaileen artean zozketatu zuen Kimak saria. MP4 tresna AEK-ko Itsasi euskaltegiko ikasle batek eskuratu du. Kimak jakitera eman duenez inork ere ez du batixabi erronka delakoan parte hartu. Hau da, inor ez dela animatu euskaltzaleek proposatutako letra zoparen antzeko bat sortzera. Beraz, sari horiek banatu gabe gelditu dira. Euskaltzale altsasuarrek parte-hartzaile guztiei eskerrak eman dizkiete eta herritar guztiei azaroko jokaldian parte hartzeko gonbitea egin diete.