Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Parte-hartzaileek, errege magoak gai hartuta, horizontalki jarritako A4 tamainako kartulina batean egin beharko dute haien margolana. Horretarako edozein material erabil daiteke, tresna informatikoak salbu. BaldintzakLanak abenduaren 14ra arte aurkez daitezke ikastetxeetan. Margolana aurkezterakoan parte-hartzaileek zenbaki bat duen gutunazal bat jasoko dute. Zenbaki hori margolanaren atzeko aldean jarri beharko dute, ondoren gutunaren barruan egilearen datuak jarri beharko dira. Lana eta gutunazala aldi berean eman beharko dituzte. Elkarteak izendatutako epaimahaiak aurkeztutako lan guztiak aztertu ondoren 3 sari emanen ditu. Lehenarendako Arkatz liburu-dendak emandako eskolarako eta marrazketarako 90 euroko balioa duen txartela izanen da. Bigarren sailkatzen denak Txartel liburu-dendako 60 euroko txartela eskuratuko du eta, hirugarrenak, berriz, Urteaga liburu-dendan gastatzeko 30 euroko txartela. 3 lan onenekin eguberrietako ospakizunen kartel iragarlea eginen du elkarteak. Horretaz gain, lehiaketara aurkeztutako lan guztiak abenduaren 18tik aurrera Gure Etxea eraikinean ikusgai izanen dira.