Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Olatzagutiako porlandegia hondakinen errausketa egiteko erabiltzearen kontra dago Sakana Bizirik plataforma. Plataformak dioenez, berriki Espainiako porlan ekoizle industrian energia balorizatzeko hitzarmenaren erkidegoko jarraipen batzordea sortu da. Plataformak jakitera eman duenez hitzarmena Espainiako porlan ekoizleen elkarteak (Oficemen) eta UGT eta CCOO sindikatuek sinatu zuten. Sakana Bizirik plataformak zabaldu duen idatzian dioenez "ezaguna da lehendik ere gai honen aurrean UGTk eta CCOOek azaldu duten jarrera arduragabea". Sakana Bizirik-ek ohar baten bidez jakitera eman du Nafarroako UGT sindikatuarengana zuzendu dela.IdatziaNafarroako Gobernuari sakandarren borondatea errespetatua izateko eskatuz aurkeztutako idatzia, ibarreko 3.200 pertsonen babesa lortu zuena, UGT sindikatuari bidali dio Sakana Bizirik plataformak. Sakana Bizirikendako jarraipen batzorde horretan UGT-ren egitekoa "sakandarron nahia bete eta Olatzagutiako porlandegian inolako hondakinik erre edo balorizatu ez dadin zaintzea izan beharko luke".UGTri eskatu dio jarraipen batzorde horretan "lor ditzala bermeak, herritarren borondatea errespetatuz, Olatzagutiako porlandegian inolako hondakinik ez balorizatu, erraustu edo koerrausteko". Bide batez, Sakana Bizirik plataformak UGTri eskatu dio eskualdeko minbizi moten eta tasen jarraipena egiteko. Horrekin batera, minbizien ondorioz hildakoen kopuruaren jarraipena egitea ere eskatu dio plataformak sindikatuari. Eskaera horiek egin ditu plataformak porlandegian erraustu litezkeen sustantzien eraginez sor omen litezkeen dioxina isuriak gogoan. Sakana Bizirik plataformak dioenez halakoak egiten diren tokietan "minbiziaren ugaritzea" eman da. Plataformatik sakandar guztiei adierazi nahi izan diete "ondorio oso larriak izango dituen hondakin arriskutsuen errausketa plana martxan dagoela".