Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Etxarri Aranatzen Guztia prest dago gaur, osteguna, 19:00etan, Etxarri Aranazko Jasokundearen elizan Moskuko Haur Abesbatza hartzeko. Haurren koral hori 1983an sortu zuen Marks Kessel zuzendariak Moskuko Musika Pedagogia Eskolan. Giza eta natur zientziak eta matematika ikasteaz gain, ikasleek musika arloko ikasketa sakonak jasotzen dituzte: solfeoa, musika literatura ikastearekin batera biolina eta pianoa jotzen ikasten dute. 1996tik Tatiana Leonovak zuzentzen du abesbatza. Abeslariek Errusiako eta atzerriko konpositoreek idatzitako maisu lanak ikasten dituzte. Abesbatzaren errepertorioan abesti herrikoien moldaketa ugari sartzen dira. Bere ibilian Moskuko Haur Abesbatzak San Petersburgo, Yalta, Kaliningrado, Varsovia eta Estokolmoko kontzertu areto garrantzitsuenetan abestu du. Horretaz gain Seul (Hego Korea) eta Albena (Bulgariako) jaialditan kantatu du. Gainera, Errusiako eta nazioarteko abesbatza lehiaketetan arrakasta handiz parte hartu du. AltsasunBretainia Handiko Finchapsteadetik dator Altsasura ostiralean Voces8 abesbatza. Zortzikotearen emanaldia 20:00etan hasiko da Iortia kultur gunean. 6 gizonek eta 2 emakumek osatutako abesbatza da Voces8. Abesbatza 2003an sortu zuten Westminster abadiako abesbatzan aritutako zenbait abeslarik. Zuzendaria Barnaby Smith da, Westminster abadiako abesbatzan kontra-tenorea dena. Voces8ren errepertorioak esparru zabala hartzen du, XIII. mendeko polifoniatik jazz edo herri doinuen moldaketetara, Gibbons edo Allegritik Beatlesera. Batzutan moldaketak haiek beraiek egin izan dituzte. Abesbatzaren lan finak eta profesionaltasunak Europako eta Amerikako Estatu Batuetako publikoaren eta kritikaren onespena ekarri die. Abeslariek koroan parte hartzeaz gain munduan barna tailerrak ere zuzentzen dituzte. Bi emanaldien antolatzaileak Etxarri Aranatz eta Altsasuko Udalak dira. Horretan Nafarroako Koruen Federazioaren eta Nafarroako Gobernuaren laguntza izan dute.