Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Ihoteen aldeko batzordean ados jartzen ez zirenez gaia udaleko kultura batzordean aztertu zen eta aho batez erabaki zen inauteriak aste bat atzeratzea. Hala, 2008an Altsasun astearte inauteria otsailaren 12an ospatuko da eta hiri inauteria otsailaren 16an. Erabakia astelehenean berretsi zuen Gobernu Batzordeak.Udaleko kultura batzordeak gaia aztertzerakoan posible ikusten zuen asteartean kinto ospakizunak eta inauteriarenak koordinatzea. Ez horrela, larunbatekoak. Izan ere, hiri inauteriko ospakizunetan lagun koadrilak elkarrekin mozorrotzen dira eta Santa Agedako larunbatean ohitura kintoak bazkaltzera biltzea da. Bi giro horiek uztartzea ezinezkoa ikusten zenez etorri da atzerapena. Altsasuko Udalak dagoeneko erabaki horren berri eman die herriko ikastetxeei. Izan ere, haien egutegiak moldatzeko garaiz gaztigatu behar baitute Hezkuntza Departamentua.