Tarima Beltza Dulantziko antzerki amateur jaialdian

Guaixe 2007ko azaroaren 6a

Arabako lehenengo antzerki amateur jaialdira 31 talde aurkeztu dira, eta, horietatik 8 izan dira hautatuak. Jaialdia hiru asteburutan luzatuko da eta saritan 2.000 euro banatuko du. Euskal Herrian ez dago ezaugarri horietako beste jaialdirik, eta helburua da amateur taldeen lana hurbiltzea eta babestea.Lehenengo asteburua igaro eta gero, azaroaren bigarren eta hirugarren asteburuetan, ostiraletik igande bitartera, 5 emanaldi gehiago egongo dira. Emanaldi guztiak 19:30ean dira eta sarrerak 3 euro balio du. Azaroaren 18an amaiera jaia eta sarien banaketa izango da.