Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Eskolako zuzendaritzaren arabera, musika eskolaren funtzionamendurako ezinbesteko organoa da Eskola Kontseilua, batez ere ikasturte honetan, musika eskolaren proiektu berria martxan jarriko denean. Horregatik, animatu dituzte guraso zein ikasleak hautagai bezala aurkeztera, izan ere organo horretan izango dute aukera haien ikuspuntua eta iritzia emateko. Eskola Kontseilua ondoko hauek osatuko dute: zuzendaritza batzordeko lehendakariak, musika eskolako zuzendariak, ikasketa buruak, gurasoen bi ordezkarik, 18 urtetik gorako ikasleen bi ordezkarik, 14 eta 17 urte arteko ikasleen bi ordezkarik (hitzarekin baina botorik gabe), irakasleen bi ordezkarik, irakasle ez diren langileen ordezkari batek eta idazkari akademikoak.