Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
80 metro karratuko inguruan 2 espazio egonen dira. Batean 2 txirrista, arranpak, pasabideak eta gora egiteko egiturak izanen dira eta, bestean, 3 zabu egonen dira. Lanek 12.000 euro inguruko aurrekontua dute eta diruz lagundua dagoenez udalak erdia besterik ez du ordaindu beharko. Urte bukaerarako jarri nahi luke udalak. 842 altsasuarren sinadurarekin batera aurkeztu zen eskaera udalean. Herritarrek jolas parkea Iortia kultur gunearen parean jartzea eskatzen zuten. Baina udalak ez du kokapen hori egoki ikusi, inguru hura beste jarduera batzuetarako mugatuko bailitzateke, esaterako, festetako karpa jartzeko. PeruErtamerikako herrialde hartan agorrilaren erdialdera lurrikara egon zen. Altsasuko Udalak irailean egindako bilkura batean erabaki zuen 3.000 euro ematea lurrikarak kaltetu zituenei. Plenoan erabaki zen Ongizate Batzordean aztertzea zein gobernuz kanpoko erakunderen bidez bideratuko zen laguntza hori. Udalak Medicos Sin Fronteras aukeratu du. Bestalde, Altsasuko Udalak Balankalekun dagoen egur lote bat Kataliturri enpresari saldu dio 8.800 eurotan. Udala egur hori hainbatetan saltzen saiatu da eta azkenean eskaintza libreko sistemaren bidez saldu du.