Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Sarabeko bidean asun handi batzuen artean txuri koloreko zer edo zer igarri zuen, eta berehala, harri bat ez zela konturatuta, haraino hurbildu eta ziza erraldoiarekin egin zuen topo. Astaputza deritzon motako fruitua da. 5,5 kilo pisatu eta 1,3 metroko diametroa dauka zizak. Santanok senideei eta gertukoei aurkikuntza erakutsi eta etorkizunerako testigantza jaso duten argazkiak atera ostean, ziza basora, zegoen tokira itzuli zuen. Santanok adierazi bezala "ziza horrek esporak askatuko ditu, eta agian hemendik urte batzuetara berriz ere fruitu erraldoi bat jaio daiteke!". Juan Santano laster jubilatuko da eta basoan ziza bila ibiltzen jarraitzeko gogo bizia azaldu du.