Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Horretarako 60 orduko iraupena duten ikastaroen eskaintza egin da. Astean 6 ordu lirateke, 3 saiotan banatuta. Izena eman nahi dutenek 10 euro ordaindu beharko dituzte. Matrikularekin batera materiala ere jasoko dute. Izena honako telefonoetan eman daiteke: Itsasi euskaltegia (948 469 358), Constantino Salinas euskaltegia (948 467 120) edo Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzua (948 464 840) Etorkinendako harrera ikastaroak desberdinak gara, Sakanan = leloa duen programa zabal baten zati bat da. Programa horrek Sakanako Mankomunitateak ibarreko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen 3 mankomunitateekin, Gizarte Ongizate Departamentuarekin eta Lan eta Gizarte Gaietarako Ministerioaren laguntzarekin egiten du aurrera.