Kimak toponimia ibilbideei jarraipena eskainiko die

Guaixe 2007ko azaroaren 14a

Lehenengoan, azaroaren 24an, Kabaldetik Urdiain aldera joko dute. Hiru-Biden jarri dute hitzordua 16:00etan. Bigarrenean, berriz, Kabaldetik Olazti aldera joko dute. Hori ilbeltzean izanen da. Ibilbidean landu beharreko materiala behar bezala banatu ahal izateko interesaturik daudenei izena emateko eskatu die Kimak. Horretarako bi bide eskaini ditu www.altsasukokima.com web orria edo Itsasi euskaltegian. Izen ematea doakoa da.ZergatiaKima euskara taldeak ibilbide horien bidez "Altsasu toponimiaren ikuspegitik ezagutzeko aukera" eman nahi du, "ingurua nola eta zergatik izendatu zuten leku izen horiekin jakiteko aukera ematea" edota "toponimoekin erlazionaturiko gure herriaren historiako zenbait apunte". Gainera, euskaraz aritzeko espazio bat ere sortu nahi da. Horregatik interesatu guztiei eta familiei paseo horietan parte hartzeko gonbitea egin die Kima euskara taldeak.Txiki eta gaztetxoendako propio prestatutako material osagarria ere egonen da. Hainbat bitxikeria ere ezagutzeko aukera izanen dute ibilaldian aritzen direnek. Adibidez: ba al dakizue Batzarramendin egin zen azkenekotariko batzarrean zertaz aritu ziren?