Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Haien ustez, erabakia aurreko legegintzaldiko bileretan "orokorra zen ardura eta kezkaren aurka eta Sakanako garapen integralaren alde lan egiteko izpirituaren aurka doalako". Sakanako EAE-ANV ibarreko "garapen integralaren alde lan egingo duen marko baten beharra dagoela" konbentzituta dago. "Sektore produktibo eta sozial guztietan lan egingo" luke, "ez bakarrik turistikoan". GehiagoEkintzaile sakandarren kritika egungo eta aurreko Altsasuko Udaleko agintariak ere hartzen ditu. Aurrekoei "estatutuen negoziazioa amaitzeko denbora eta aukerak zeudenean haiek ez ixteagatik", egungoei, "martxan jarri zuen proiektuari jarraipenik eman ez, eta behar zen momentuan bere ustezko partzuergoaren aldeko jarrera ez defendatzeagatik". Sakanako EAE-ANV kritiko azaldu da turismoa Mankomunitatearen baitan lantzeko asmoarekin, "eragile sozialen parte-hartzea murrizten delako, partzuergoaren baitan botoa izatetik kontsultibo izatera pasatuko bailirateke Mankomunitatearen baitan". Horrela "eragile sozialen partehartzea eta inplikazioa" mugatzen direla diote ekintzaileek. Horregatik guztiagatik, Sakanako EAE-ANVk dei egin dio NaBairi "Sakanaren garapen integralarekin lotutako arloetan lan egingo duen organo baten sorrera bultza dezan, eskualdeko eragile sozial eta ekonomiko nagusiek ahotsa eta boza izango luketen organoaren sorrera bultza dezan, eskualdeak horrenbeste behar dituen proiektuak martxan jartzeko aukerak izan ditzagun".