Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
GaitzakFibromialgia hitzaren esanahia da gihar eta ehun haritsuaren (ligamendu eta tendoiak) mina. Gaitz erreumatikoa da. Dituen sintomen artean daude gorputz guztia mindua sentitzea, neke kronikoa eta beste hainbat. Gainera, klima aldaketek, giro hotzek eta bestelakoek gaitza okertu egiten dute.Neke kronikoko sindromea gaixotasun konplexu eta kronikoa da. Gaitza duen pertsonak gainetik kendu ezin duen neke handia sumatzen du. Neke hori atsedenarekin ez doa eta jarduera fisiko eta mentalarekin okertu egin daiteke. Nerbio-sistema zentraleko gaitza da eta sintoma ugari izan ditzake. Afina elkartea 10 urte daramatza bi gaitz horiek dituzten pertsonen baldintzak hobetu nahian. Baina kexu da Nafarroako administrazioak bizkar eman dielako, "gaixotasun hauek sortzen dute sufrimendua txikitzeko gutxien egin den erkidegoa da hau". Horregatik 4 eskaera egin ditu: baliabideak behar errealei egokitzea eta ez alderantziz; Fibomialgia unitateetan diziplina anitzeko tratamendua emateko beharrezko baliabideak jartzea; gizarte eta osasun profesionalak prestatzea eta gaixoen elkarteak administrazio, gizarte langile eta Osasunbideako langileekin elkarlanean aritzeko bideak ematea. EgitarauaAurreneko saioan Olga Martinez psikologoak gaitz horietan psikologoen papera zein den aztertu zuen. Asteartean izan zen hitzaldian Amaia Flores elikaduran adituak hartu zuen hitza bi gaitz horiekin ematen den jateko ohituren aldaketari buruz aritzeko. Azaroaren 21rekin Aitzane Aramendia fisioterapeutak hartuko du hitza. Fibromialgia eta neke kronikoko sindromerako ariketa fisiko bereziez hitz eginen du. Azken hitzaldia azaroaren 28an izanen da. Javier Leon abokatuak gaitzak eta erabateko ezintasunaz hizketatuko da.