Haur eta gazteen artean euskararen erabilera areagotzeko estrategiak ikasteko ikastaroa

Guaixe 2007ko azaroaren 19a

10 ordutan Ttakun kultur elkarteko kide batek trebezi horien berri emanen du. Ikastaroa azaroaren 26an eta 28an eta abenduaren 17an eta 19an izanen da. Astelehenetan 16:45etik 19:15era eta asteazkenetan 14:00etatik 16:30era. Etxarri Aranazko San Donato ikastetxe publikoan izanen da. Ikastaroa dohainik da baina parte hartzeko izena eman beharra dago. Horretarako jo Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzura (948 464 840, euskara@sakana-mank.com edo kirolak@sakana-mank.com). Sakanako Mankomunitateak ikastaro beraren bi eskaintza egin ditu. Lakuntzan lastailean izan zen eta Altsasukoa larunbatean despedituko da. Bi ikastaro horietan 39 pertsona trebatu dira.