Ba al dakizue munduan 20 pertsona 140.000.000 € ordaintzeko prest daudela arte lan batengatik?

Guaixe 2007ko azaroaren 20a

Ranking honetan hauexekditugu: Paul Allen Microsoften kofundatzailea, Steve Cohen ikus-entzunetarako produktorea, Debbie eta Leon Black enpresaburuak; biak ere etxegintza eta finantza negozio oso inportanteak dituztenak, Arte Fundazioak barne.. Doris eta Donald Fisher, Gap arropa markaren jabeak. Eta beste izen ezagun batzuen artean, Elton John eta Jack Nicholson ditugu. Hauek guztiek eta beste askok badute zerbait komunean, "artearenganako pasioa".ArtNews aldizkariak zerrendarekin batera, beste zenbait datu inportante azaltzen ditu. Hala nola, 1991eko krisiaren ondoren, artearen merkatua, urtetik urtera gero eta gehiago zabaltzen eta handitzen ari dela (1989. urteko nibeletaraino iritsiz, orduantxe iritsi izan baitzen mailarik altuenetara). Arte inpresionista eta modernoak dira baloratuenak.Aurrekoaren ildoan, aldizkariak galdegin zien artearen espezialiata nabarmenenei zenbat egongo liratekeen prest ordaintzeko kolekzionistak obra batengatik. Emaitzak honako hauek izan ziren: 2.000-2.500 pertsona prest egongo lirateke 1.400.000 € ordaintzeko eta 20 pertsona prest egongo lirateke 140.000.000 € ordaintzeko.Non dago muga? Itziar Nazabal