Erkudengo Ama abesbatza Euskal Herria Cantat jaialdian

Guaixe 2007ko azaroaren 28a

Hego Euskal Herriko lurralde bakoitzeko abesbatza banak parte hartu zuen: Artzeniegako Bleibet abesbatza, Derioko Iparralde abesbatza, Bergarako Aritzeta abesbatza eta Altsasuko Erkudengo Ama abesbatza. Launa kanta abestu zituen abesbatza bakoitzak. Altsasuarrek Erben Shenandoah, Benito Lertxundiren Baldorba, Mokoroaren Errotazaia eta Lorenzo Ondarraren Ama Birjina kantak eskaini zituzten, azken hori Enrike Zelaiak lagunduta. Jaialdia abesbatza guztiak oholtza gainera igo eta kantaz despeditu zen. Horretarako Desbordes Kantuz eta Uruñuelaren Maitia nun zira aukeratu zituzten. Jaialdia eta gero guztiak bazkaltzera bildu ziren eta Enrikeren doinuez lagunduta kantan ere aritu ziren.