Gabon ezberdinak lagunekin, Kangu udal ludotekan

Guaixe 2007ko azaroaren 28a

Bizitza laboralaren, familiarraren eta pertsonalaren bateragarritasuna errazteko 3 eta 12 urte bitarteko neska-mutilak zaintzeko zerbitzua eskaini Altsasuko Udalak (1995etik 2004era jaiotakoendako, bi urteak barne). Zaintza zerbitzu hori Kangu udal ludotekak eskainiko du eta ikastetxeen antzeko ordutegia izanen du. Hala, 08:30ak eta 09:00ak bitartean utzi ahalko dira seme-alabak ludotekan. Jarduerak 9:00etatik 13:00etara eginen dituzte eta haurren irteera 13:00ak eta 13:30 bitartean izanen da. Zerbitzu hori abenduaren 26an, 27an, 28an eta 31n eta ilbeltzaren 2an, 3an eta 4an eskainiko da. Izena ematen duten haurrek hainbat jolas, jarduera eta tailerrekin gozatzeko aukera izanen dute. Gainera, ipuinen unean eta gabonetako parkean parte hartuko dute. Izen emateaAltsasuko Udalaren eskaintza horretan interesa dutenek abenduaren 5era arte dute epea izena emateko. Horretarako 012 telefonora hots egin beharko da, 08:00etatik 19:00etara (larunbatetan 13:30era arte). Seme-alaba bakoitzeko 60 euro ordaindu behar da. Baina hobariak daude: bigarren familia kideak matrikualren erdia ordaindu beharko du eta familiak arduradun bakarra duen kasuetan matrikularen % 20a besterik ez da ordainduko. Ordainketa banku txartelaren bidez egin beharko da. Hori bai, udalak sartzeko baremazioa jarri du. Eskaintza horren inguruko informazioa abenduaren 18an, asteartearekin emanen da, 15:30ean Kangu udal ludotekan.