Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Bandan sartu berriek klarinetea, tronpeta, tronboi eta saxofoi doinuak gehituzko dituzte. Klarinetea Altsasuko Ane Aldazek, Adur Ramirez de Aldak, Arantza Bengoetxeak eta Olaztiko Juanjo Amezgaraik jotzen dute. Mikel Madinabeitia altsasuarrak, berriz, tronpeta jotzen du. Tronboiarekin Asier Izagirre altsasuarra arituko da eta saxoaren doinuak Andoni Otamendi bakaikuarrak jarriko ditu bandan. Hautapen prozesuaLastailaren 22an egin zuten Haize Berriak bandako arduradunek eta bandako kide izan nahi zuten musikariek lehen bilera bat. Orduan bandakoek musika taldearen funtzionamendu, erronkak, entsegu programak, eta abar azaldu zizkieten. Gainera, musikari bakoitzari partitura sorta bat eman zieten etxean ikasi eta azaroaren 12an egingo zitzaien probarako presta zezaten. Proba aipatutako datan egin zen, eta denek gainditu zuten. Haize Berriak bandatik adierazi dutenez "ondo aritu ziren hautagaiak, denbora asko eman zuten obrak prestatzen eta gogotsu aritu ziren". LekukotzakJuanjo Amezgarai txikitatik jotzen du klarinetea. Berak gogoratu duenez "Olaztin beti egon da musika irakaskutza eta beti egon da banda eta txaranga". Haietan ibilia da Juanjo. Flautina jotzen hasi zen eta gero klarinetera pasa zen. Olaztin musika arloan geldialdia egon dela eta etxean jotzen zuen. Haize Berriak bandan dituen lagun batzuk animatu zuten probak egitera. Etxean jotzetik bandarekin jotzera pasa da orain. Arantza Bengoetxeak Altsasuko udal musika eskolan hasi berri du klarineteko 4. kurtsoa. Aurrerapen egokia egin zuela iritzita bandan sartzeko probak egitera gonbidatu zuten, baita onartu ere. Arantzak esan digunez, "klarinetea jotzeko ikasten dut eta horretarako toki onena banda da". Andonik 6 ikasturte daramatza saxofoi ikasketak egiten Etxarri Aranazko musika eskolan. Musika ikasketekin "gustura" dagoela dio baita bandan sartzearekin ere.