LABek euskal preso politikoen alde mobilizatzera deitu du

Guaixe 2007ko azaroaren 29a

Jakina denez, hileko azken ostiralero presoen senideak biltzen dituen erakundeak ordu erdiko bilkura isilak egiten ditu herri guztietako plazetan. Kontzentrazio horiek 20:00etan hasiko diraLABen deialdi hori preso gaixoen egoera salatzeko aurrera daraman dinamikaren barruan kokatzen da. Hala, asteazkenean Iruñeko kartzela aurrean kontzentrazioa egin zuten. Preso gaixoak etxera! Bautista 92. artikulua! leloa zuen pankartaren atzean 60 bat pertsona bildu ziren. Elkarretaratze horrekin Sakanako LABek preso gaixoen eta bereziki sakandarren (Bautista Barandalla eta Jesus Mari Mendinueta) egoera salatu nahi zuen. Bautistari 92. artikulua aplikatu eta aske gelditzea eta Jesus Mariri osasunerako eskubidea bermatzea eskatu zuten sindikatuko kideek. LABek gogoratu zuen ere Bautsitak zigorraren 3 laurdenak 2004an bete zituela. Aldi berean, sindikatuak, presoen alde konpromisoak hartzeko eskaera egin du.