Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Aurreko astelehenean abiatu zen Hodei Sydney-ra proba handiaren aurretik han kontzentratzeko asmoarekin. 48 herrialdetako parte-hartzaileak izanen dira txapelketan, 400 txirrindulari baino gehiago.Joku Olinpikoei begiraMunduko Kopako 2. proba Joku Olinpikoak jokatuko diren belodromo berean eginen dira. Hodei Mazkiaran Laoshan-eko instalazio horietan keirin eta abiadura modalitatetan lehiatuko da. Beraz, Joku Olinpikoetarako txartela eskuratu nahi badu, emaitza bikainak lortu beharko ditu oraingoan.