Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Txantreako saioan sakandarrek tiraldi guztiak irabazi zituzten eta ondorioz beste 4 puntu gehitu sailkapen nagusirako. Beti-Gazte A talde lesakarrak larunbatekoan 3 puntu erdietsi zituen, Beti-Gazte B taldeak 2 puntu eta Txantreako neskek puntu bakarra. Larunbateko jardunaldiarekin Sakana Taldea lehiaketako txapeldun izan da. Lehiaketa iragan azaroaren 10ean hasi zen Arbizun. 390 kilo azpitiko mailan aritu dira lehian emakume taldeak. Lehen saio hartan, Sakana Taldea eta Beti-Gazte A nahiz B taldeak puntutara berdinduta amaitu zuten. Ordukoan 3 puntu erdietsi zuen bakoitzak. 2. eta 3. jardunaldietan berriz, neska sakandarrak izan ziren nagusi.Sakandarren ibiliaNerea Lizarraga Sakanako Taldeko arduradunak aditzera eman duenez, "txapelketa beldurrez hasi genuen, gutxi entrenatuta, taldean gutxi izanda... horregatik Arbizun ez ginen horren fin aritu, baina behin lehen saio hura eginda, besteetan askoz maila hobea erakutsi dugu". Oso pozik azaldu dira neska sakandarrak. 390 kilotan sartzeko arazoak izan dituzte eta beti muga horretan ibili dira, gehiagoko pisuarekin, "pisua galdu behar izan dugu" kontatu digu Lizarragak. Etorkizuneko asmoei buruz galdetuta "orain gabonak bitarte atsedenaldia eginen dugu, urte hasieran Euskadiko Txapelketan ezin izango dugu parte hartu, baina horren ostean maiatzerako 4x4ko txapelketarako prestatu beharko dugu". Beraz, sailkapen nagusia horrela geratu da:Taldea Puntuak1. Sakana Taldea 11 puntu2. Beti-Gazte A 9 puntu3. Beti-Gazte B 7 puntu4. Txantrea 3 puntu