"Crimen y castigo" aurkitu nuenean...

Guaixe 2007ko azaroaren 30a

Izan daiteke adibidez, lagun-zahar bati bisitan joateko eginiko bidaiak eskaintzea liburu zoragarri horrekin aurkitzeko parada. Niri horrela gertatu zitzaidan. Mallorcako herritxo batean nengoela, eta kanpaizea aurpegian genuela, laguna eta biok, beste zenbaitetan bezala, solasean hasi ginen gora eta behera Trinitate Santuarekin bueltaka: musikaz, zineaz, eta batez ere literaturaz ari giñen.Dostoievskiren Crimen y castigo aipatu zuen. Ez neukan irakurria, baina ondo gogoratzen ditut lagunaren hitzak liburuaz ari zenean: "Protagonista zoragarria da. Raskolnikovek, (hori baita bere izena) gizartean bi eratako gizakiak daudela pentsa du: Batetik, gizaki gorenak daude, eta hauek, ongizate orokorra dutelako helburu, krimenak burutzeko eskubidea dute. Gainontzekoek, hau da, izaki arruntek, legea onartuz bizi behar dute, eta euren egiteko bakarra giza arraza iraunaraztea da"."Ikuspuntu horretatik partituz,- jarraitzen zuen lagunak- Raskolnikovek, gizaki gorenen taldean dagoela sinistua, lukuraria eta usureroa den emakume bat hiltzea erabakitzen du. Bere ustean, krimen hori burutzeko eskubide osoan dago, emakume hori ezabatuta, gizartea, bere makurkeriaz libratzen duelako. Krimena burutu ondoren ordea, azkar ohartzen da Raskolnikov, bera ez dagoela hautatuen taldean, ez dagoela gizaki gorenen artean, eta ez dela inor berezia; eta momentu horretantxe hasiko da Raskolnikoventzat, torturarik anker eta malmutzena: Errua". -amaitu zuen lagunak. Ondoren, irribarre irmo batekin, liburua irakurtzera gonbidatu ninduen.Irakurri dut, eta hitz batean, Rodion Romanovich Raskolnikov ezagutu beharko zenukete. Bere eskutik, soberbian eta handikerian zehar lehenengo, eta erromordimenduan eta erruan zehar gero, giza arima arakatzen duen bidaia gogorra eskaintzen digu Dostoievskik: zaborra eta miseria erruz.Adur Goikoetxea