Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Kimak jakitera eman duenez, "jokalari askok eta askok erantzun zuzenak eman dituzte" eta saria gazte altsasuar batek eskuratu du. Informatikari buruzko hitzak eta kontzeptuak lotu behar zituzten jokalariek. Hona Kimak emandako lotura zuzenak:A bildua = @. Kimaren helbidea da altsasun euskaraz a bildua euskalerria puntu org.Amarauna, sarea = Interneta. Ordu bat eman dut amaraunean/sarean Nepalgo mapa opatu nahian.e-posta = Posta elektronikoa. Emaidazu zure e-posta eta argazkia bidaliko dizut.Lema = Bideo jolasean aritzeko beharrezkoa mandoa. Pasa lema, nere txanda da ta!Lemarina = Lema erabiltzen oso trebea den pertsona. Mirian da koadrilako lemarina.Aulia = Pantailako ikurra, xaguarekin mugitzen dena. Mugitu aulia goiko karpetara.Barraskiloa = Oso mantso dabilen ordenagailua. Hau da hau barraskiloa!Klikatu = Pantailako ikurren gainean gezitxoa paratu eta xaguari eman. Klikatu karpeta gainean.Imildu, bota = Posta elektroniko bidez mezuak bidaltzea. Bihar imilduko/botako dizut argazkia.Librezalea = Dohainiko sofwarea erabiltzearen aldekoa dena. Mario librezale porrokatua da.Erbia = Azkarra eta potentzia handikoa den ordenagailua. Marinaren ordenagailua, hura erbia!Zirritu = Ordenagailuak dituen zulotxoak. Sartu USBa zirrituan eta hartu hortik dokumentua.Sagu-zelai = Saguaren azpian jartzen den alfonbratxoa. Sagu-zelai pertsonalizatua du Xabik.Toponimia ibilibideaAzaroak 24an egin zuen Kimak ikasturte honetako aurreneko toponimia ibilaldia. Larunbat arratsalde hartan egiten zuen hotzari aurre eginez 10 pertsona izan ziren parte hartzera animatu zirenak. Ibilbide hartan, toponimiaren ikuspegitik, Altsasu hego ekialde dermioak ezagutu zituzten. Kimak aurreratu duenez, hurrengo toponimia ibilbidea ilbeltzean izanen da. Orduan, Bentalde eta Olaztiko muga bitarteko toponimoak ezagutzeko aukera izanen da.