Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Europako Taekwondoko Teknika Txapelketa Turkian, Esmira-en, burutu zen. Guztira 27 herrialdetako 400 partehartzaile izan dira lehian. Aurreko asteburuan, abenduaren 8 eta 9an, egin zen txapelketa. Monrealen hirukoak, igandean, 2. jardunaldian, eskuratu zuen domina. Monrealek jakinarazi duenez "nolabait espero nuen dominarekin itzultzean, Munduko Txapelketan eginiko lan ona eta gero esperantza banuen". Horregatik, "oso pozik itzuli naiz Turkiatik". Orain, datozen hilabetetan altsasuarrak atseden hartuko du eta otsaila edo martxoan ekingo die berriz txapelketei.