Alderdi sozialistak militante beteranoenak omenduko ditu

Guaixe 2007ko abenduaren 14a

Ekitaldia Altsasuko Burunda pilotalekuan izanen da eta 110 militante sozialista nafar omenduko dituzte. Guztiek ere 25 urte baino gehiago daramatzate PSN-en eta horregatik alderdiak haien "konpromisoa eta lan sozialista" nabarmendu nahi du. Ekitaldian PSNko idazkari nagusi Carlos Chivite eta Ramon Jauregi diputatuak parte hartuko dute. Haren bukaeran bazkaria izanen da.