Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Bi emakume dira protagonistak, Mari eta Paki. Biak ere itxuraz eta izaeraz oso ezberdinak dira, baina lagun minak dira. Gainera, haurrak bezain xaloak dira. Elkarri dena kontatzen diote, esaterako, zein mutil duten gogokoen eta beste. Itxura aldetik denak erakargarriak garela ikusiko dute. Amodioari ere kantatuko diote, kantu alaiak biak ere musikariak baitira. Mari eta Pakirekin batera, bere burua ipuin kontalaritzat duen pertsonaia ere agertuko da. Berak musikaren bidez kontatuko ditu istorioak.DoinuakMusikariak izanik gogoz saiatuko dira entzule-ikusleak haien kantuetan sarrarazten. Musikarekin aritzeko bide emanen diete bi neskek haurrei. Hala, edozerekin musika egin eta konpartitu daitekeela erakutsiko diete. Barazkiak erabiliko dituzte horretarako eta estilo ugari ukituko dituzte. Gainera, edozein musika maisu handi baten pare ari daitekeela erakutsi eta musikarekin jolasteko bidea emanen dute protagonistek. Orkestra ere sortzeko asmoa dute. Ines M. de Iturrarte, Santi Ortega eta Ainhoa Pineda aktoreek jokatuko dituzte paperak Haur kabaretean. Hiruak ere Elena Bezanilla eta Maite Agirreren zuzendaritzapean ariko dira. Ikuskizuna Agerre Teatroa eta Mi cabeza que habla taldeen ekoizpena da eta heldu den urteko antzerkiko Max sarietarako izendatua izan da, euskarazko testu onenari sailean.