Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Igandean Jon Gorritik eta Jorge Nagorek Logroñon egiten ari den Virgen de la Esperanza torneoan parte hartu zuten. Gorritik aurrera egitea lortu zuen, Nagorek ez. Gorriti Antxiarekin aritu zen Aritz Lasa eta Zabalaren kontra eta uhartearraren bikoteak eskuratu zuen garaipena, 22-19 hain zuzen. Horrekin, Gorritik eta bere bikotekideak bihar jokatuko den finalerako txartela eskuratu zuten. Mikel-Armendarizen kontra arituko dira. Finaleko partida Logroñon, Las Gaunas pilotalekuan, 19:30 abiatuko den jaialdiko estelarrean jokatuko da. Nagorek berriz, Altunarekin, bere neurketa galdu egin zuen. Mikel eta Armendarizen kontra aritu ziren eta 10-22 amaitu zen partida. Adituek diotenez, pilotari irurtzundarrak desesperatuta amaitu zuen Mikelek nagusitasunez garaitu zuen eta.