Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Langileak haien protesta kalera atera dute. Ordu erdiz klinikara daraman bidegurutzean egin dute protesta "lan hitzarmen duina" zioen pankartaren atzean. Ondoren aldarrikapenak udaletxearen aurreko aldera eraman dute eta, han ere, ordu erdiz egon dira, gero klinikara itzultzeko. Langileen 3 ordezkariak ELA sindikatukoak dira eta esan digutenez, gaur, 16:00etan patronatuarekin eta gerentziarekin bilera dute. Jasotzen duten eskaintzaren berri langileei emanen diete eta haiek erabakiko dute zer egin. Hala ere, ostegunerako deituta dagoen 2 orduko geldialdia mantentzen dela adierazi digute. Gaur goizean 2 orduko geldialdia egin dute Josefina Arregi klinikako langileek. Protesta egin dutenen arabera geldialdia langileen % 98ak jarraitu du. Haiek lan aldarrikapenak egiten zituzten bitartean aldeek adostutako gutxieneko zerbitzuak izan dira. Hala, sendagile bat eta erizain bat egon dira lanean.