Ibarreko biztanleak AHTren aurkako mobilizazioetan

Guaixe 2007ko abenduaren 18a

Arrasaten AHT gelditu! Elkarlana taldeak salatu zuen "AHTren egitasmoa batere informazio gardentasunik eta herritarren parte hartzerik gabe jorratu" dela eta eskatu zuen "botere ekonomikoen zerbitzura instituzioak ezartzen ari zaizkigun eredu ekonomiko eta sozial horren inguruko herri eztabaida zabala eta eraldaketa sakona burutzea". Aldi berean, elkarlanak "indarrak biltzeko" dei egin zuen eta "AHT gelditarazte aldera borrokatzeko gonbitea" luzatu zuen.