Johann Sebastian Bach Alemaniako Eisenach herrialdean jaio zen 1685 urtean, musikariz beteriko familia batean. Bere bizitza osoan zehar organista eta konpositorea izan zen eta musika mailan barrokoaren eredu izan zen. Musika dotorea, artistikoki ederra eta teknikoki perfektua dela esaten ohi dute jakintsuek, eta Europako pentsamenduaren batasuna lortu zuen musikatzat hartzen da gaur egun. J.S. Bach musika kontrapuntistikoaren azken maisua izan zen eta konpositore askok, berak sortutako musika estiloa jarraitu du, Mozart edo Schoenbergek adibidez. Bere musikagintza ospetsuenen artean "Brandenburgoko kontzertua", "Goldberg bariazioak" eta "Tocatta eta fuga" aurkitzen ditugu. Esanguratsua da instrumentu desberdinetarako musika egin zuela: pianorako "Italiar kontzertua"; Violonchellorako "Suite-ak" eta bibolinarekin jotzeko "partita eta sonatak". Bere musikaren gai nagusia erlijioa eta fedea izan zen, eta honen adibide guztiok ezagutzen dugun 147. Kantata dugu. Musika ugari idatzi zuen Bachek, eta mundu osoan Barroko estiloaren jarraitzaileak izan ditu.J.S. Bachen bizitza zailtasunez beterik egon zen. Bachen ama, berak 9 urte bakarrik zituela hil zen. Urte bat beranduago bere aita Johann Ambrosius Bach hil zen, hirian musikagilea zen eta berarekin ikasi zuen musika. Bach gaztea bere anai nagusiarekin, Johann Christoph Bachekin (bera baino 16 urte zaharragoa eta garai horretan Ohrdruffeko organista) joan zen bizitzera eta ikastera. Berarengandik ikasi zuen organoa jotzen eta konposatzen. 1700ean, San Miguel elizako koroan hasi zen koroko kide lanetan, Lüneburgen.1703an, hamazortzi urterekin, Johann Ernst Weimareko printzearen ganbera-orkestrako biolin-jole aritzea lortu zuen eta, ondoren, Arnstadten organo-jole lanpostua eskuratu zuen instrumentuan zuen maisutasuna zela eta. Lau urte geroago Müllhausenera lekualdatu zen, eta bertan, lehengusina batekin (Maria Barbara Bach) ezkondu eta San Blas elizan organo-jole aritu zen lanean. Urte bat geroago bakarrik, 1708an, gorteko organista izendatu zuten eta 1714an orkestrako zuzendaria Wilhelm Ernst dukearen gortean, Weimar-en.1717tik 1723ra Bach kaperako maisu eta ganbera-musika zuzendaria izan zen Leopold de Anhalt-Köthen printzearen gortean. 1720. urtean lehen emaztea hil zitzaion eta urte bat geroago berriro ezkondu zen, oraingo honetan Anna Magdalena Wilcke abeslariarekin.1750 urtean hil zen, baina musika maitatzen dugunok beti izaten dugu Bach-en musika entzuteko tartea.