Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Ekitaldia Juan Migel Perez Hurtado zinegotzi altsasurraren ongi etorriarekin zabaldu zen. Haren atzetik alderdiko hainbat buruk hitza hartu zuten: Juan Manuel Caro, Eneko Abad, Roman Felones eta Carlos Chivite. Haiekin batera hitza hartu zuen Ramon Jauregi diputatuak. Alderdiaren historia errepasatzearekin batera, sozialismoaren baloreak goraipatu zituzten gehienek, eta omenduak zoriondu zituzten. Alderdiaren batasunera ere deitu zuten. 110 militante sozialista beterano omendu zituen larunbatean PSNk. Bakoitzak plaka bana jaso zuen oroigarri gisa. Haien artean 2 sakandar zeuden: Sixto Bueno altsasuarra eta Migel Javier Madinabeitia olaztiarra. Omenaldia eta gero bazkaria izan zen pilotalekuan bertan.Migel JavierAzken horrek azaldu zigunez, 77an sartu zen alderdian. Soldaduska despeditu eta ondorengo hilabetean, lehen hauteskundeetan, Nafarroa gora eta behera ibili zuela gogora ekarri zuen. Orduan sakandar bakarra zela esan zigun eta ondoren kide pila sartu zirela. Azkenekoan ez beste, PSNren kongresu guztietan parte hartu duela esan digu. Migel Javierrek azaldutakoaren arabera baziren omenduak izateko sakandar gehiago, baina batzuk Iruñera joan dira bizitzera, beste batzuk hil egin dira edota alderdiz aldatu eta ondoren alderdira bueltatu den kiderik ere ba omen da. Migel Javierrek esan zigunez PSNk "beti militante gutxi izan ditu Sakanan. Beti bezala, moldatzen gara". Migel Javierrek esan zigunez, "garai batean jarduera gehiago egiten genituen. Orain, gehienak bezala, udal taldea martxan mantentzera mugatzen gara". Pena ukitu batekin esan zigun, "herriari ez diogu kultur jarduerarik eskaintzen". Omenaldiagatik "pozik" azaldu zen. SixtoAlderdia legez kanpo zegoela hasi zuen bere militantzia Sixto Buenok. Hala eman omen zuen urte bat edo urte eta erdi. Sixtok azaldu zigunez, "langileak antolatzeko behar sindikal eta politikoa zegoen". Altsasuarrak gogoan du etxe bertikalean sindikatuei buruzko hitzaldia antolatu zela, sindikalgintzari bultzada emateko. "USO, UGT eta 2 ELAk etorri ziren. Haren ondoren batzuk UGTn eta besteak PSEn sartzea erabaki zen. Hilabete gutxitara denak bi erakundeetako kideak ginen". Alderdian edo sindikatuan ardurak banatuta ere, bi erakundeak "bat" zirela gogoratu du Sixtok. Hasieran gutxi baziren ere, afiliazioak indar handia hartu zuen eta Irurtzunen 400 kide eta Altsasun 600 izatera iritsi zirela azaldu zigun. Sixtok esan zigunez, "orain dena aldatu da. Jendea lasaitu egin da, baina gazteria galdutako grina berreskuratzera bueltatu da". Gazteen bultzada horren premia sumatzen du Altsasuko agrupazioan. Jasotako omenaldia ez zuela espero aitortu zigun eta eskertua azaldu zen.