Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Kultur arteko olinpiadak asteburuan despedituko dira. Larunbat eguerdian Uharte Arakilen saioa izanen da. Igande eguerdian, berriz, Arakil eta Aranazko finala Etxarri Aranatzen jokatuko da. Burundarrek egin zuten moduan, bi ibarretako haurrek bestelako kulturetako jolasen bidez primeran pasatzeko aukera izanen dute igandean Etxarri Aranatzen. Aurtengo olinpiadetan 9 herrietako 200 bat haurrek parte hartu dute. HelburuaSakanako Mankomunitateko Immigrazio Sailak ibarreko Gizarte Zerbitzuetako Mankomunitateekin batera kulturartekotasuna lantzeko prestatutako programaren zati bat da olinpiadena. 6 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago eta bere helburua da "Sakanan dauden kulturen arteko harremanak sustatzea". Horretarako herriko haurren artean talde heterogeneoak sortu dira eta hainbat proba pasa behar izan dituzte, munduko jolas, kirol, dantza eta abarretan oinarritutakoak. Herrietako kanporaketak pasa dituztenak izan dira finaletara iritsi direnak. Azaroaren 10az geroztik Irurtzun, Uharte Arakil, Lakuntza, Etxarri Aranatz, Iturmendi, Urdiain, Olazti eta Ziordian izan dira olinpiadak.