Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Gure artean ditugun musulmanak asteazkenaz geroztik ari dira axuriaren festa ospatzen. Familia bakoitzak 6 hilabete baino gehiago duen axuria hiltzen du. Aurreneko egunetan barrenak jaten dituzte eta hurrengo egunetan hainbat modutara prestatzen dute haragia. Ohitura hori lakuntzarrek, eta interesatu guztiek, ezagutzeko aukera izanen dute gaur Lakuntzan. Familia musulman bakoitzak bere axuriaren zati bat prestatu eta haiek pintxo moduan emateko asmoa dute. Jakiak dastatu nahi dituenak Lakuntzako Pertza elkartetik pasa beharko du, 19:00etatik aurrera. Ongi etorria izanen da.