Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Ekuadortarren Altsasuko elkarteak hango eta bertako eguberri ospakizunak biltzen dituen jardunaldia antolatu du. Haurrei eskainitako jardunaldia izanen da. Domekan mojen eraikina zeneko gimnastika gelara doazenak, aulkien jokoan, tomatearen dantzan, zaku lasterketan edo eltzea hausteko jolasetan parte hartzeko aukera izanen dute. BisitaHorretaz gain, sariak, eguberrietako printzesaren aukeraketa eta txiki guztiendako txokolatea izanen dira. Ekuadorren garai honetan ohikoa duten bisita ere jasoko duten hara biltzen diren haurrak: Aita Noelena. Eta, harekin batera, Olentzero ere agertuko da ospakizunean. Musika, jakina, ez da faltako. Ekuadortarren Altsasuko elkarteak hirutan antolatu du haurrendako eguberrietako ospakizun hori. Orain artekoak haien haurrendako ziren, baina aurten herri guztira zabaltzea erabaki du. Horrela, bi ospakizunak eskua emanen dute. Haur batzuek eta besteek eguberriak ospatzeko moduak ezagutuko dituzte. Ekuadortarren Altsasuko elkarteak gaur egun 50 bat kide ditu eta haietako batek esan digunez, domekakoaz aparte, familian bildu eta hala ospatuko omen dituzte data hauek.